Menua

2015/11/22

Sugarrek desagerrarazi zuten arte

Negua zen. Negu gorria.

Eta hotz zen, oso hotz.

Halako batean, sua agertu zen bere bizitzan.

Beso irekiz eman zion ongietorria.

Bero zegoen haren ondoan.

Bero, goxo, ia-ia negua izango ez balitz bezala.

Pozik zegoen oso; eta bero.

Berotasuna, baina, erredura bihurtu zen pixkanaka.

Berotasuna ematen ziola zioen hala ere;

batzuetan pixka bat pasatzen zela,

baina nahi gabe.

Halakoxea zela sua.

Sua zen, eta erre egiten zuen.

Min egiten zion arren, ez zen haren errua …

“Nahi gabe” egiten baitzion mina.

Sufrimendua ere hasi zen denbora gutxira,

baina berotasuna galtzeak beldurra ematen zion.

Beldur zen negu gorrira itzuli behar izateaz;

nahiago zuen erretzen jarraitu.

Hainbeste erre, guztiz erre zen arte.

Sugarrek desagerrarazi zuten arte.


2 iruzkin:

  1. oso oso polita, benetan! Askotan espero ez duzunean desagertzen baitira garrak. Batzuetan berotasun premia izaten dugu, baina suak beste pertsona bat berotu nahi izaten du...

    ErantzunEzabatu
  2. Mila mila esker! InterpretaziƱo asko euki ditzake, nik enauen hortik idatzi... Esan gure nauena zan suai be mugak jarribijakola, ta ez utzi erretzen "sua dalako" bakarrik. Bakarrik gelditziai hainbesteko beldurra zotzen, suai tratu txar danak onartzen zotzen, behin suak guztiz suntsitu, desagerrarazi zauen arte.

    ErantzunEzabatu