Txikitan gorroto nuen poesia. Gustatzen zitzaidan idaztea, maite nuen irakurtzea, baina poesia ez, sekula. Zentzurik ez zuela iruditzen zitzaidan, hitz gutxiegi zituela testu bat osatzeko, paper gehiegi uzten zuela zuriz alde bakoitzean. Iruditzen zitzaidan poesia ez zela benetako literatura, nik irakurtzen nituen ipuin paregabeen mailan egoten saiatuagatik ere ez zela sekula istorio bat kontatzeko gai izango. Hitzak falta zitzaizkion, zurian beltz jarritakoa ez zen nahikoa ganorazko ezer esateko.
Ez nekien zer zen poesia, ez nuen sekula poesia bat irakurri. Aurreiritzi hutsak ziren guztiak, baina aizu, halakoa nintzen umetan; baita ez hain umetan ere. Nork esango ziokeen hamar urteko neskatilatxo hari burua hautsiko zuenik lau hitz madarikaturi zentzua eman nahian, bere buruari "poeta" edo deitzeko saiakera desesperatuan...

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina