Lasaitasun deserosoa zen, artifiziala. Denborak aurrera jarraitu balu bezala, doluari denborarik eman gabe; lasaitasuna imposatua zen ebatzi gabeko zalapartaren gainean. Beti imaginatu dut halakoa behar duela gudu zelai batek, behin gerra bukatutakoan. Zauriak orbain itxura hartzen duenean nola, bakea iritsi dela badirudi ere hor darrai minaren presentziak, inoiz baino nabarmenago. Gudu zelai batek ez du ezertarako balio gerra bukatzen denean. Natura hila, gorpuz betetako lur zati suntsitua, baliogabea. Isiltasuna azkar mugitzen den leku horietakoa behar du gudu zelai batek gerra bukatutakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina