Gaur ere, olatu gorriz busti dira hondartzak;
telebistan agertzen ez diren hondartzak.
Ez du axola hondartza horiek
gorriz tindatzen badira ere.
Gure hondartzan tanta gorri bat agertu bezain laster,
hantxe agertzen dira milaka kazetari: kezka, beldurra, galderak.
Bost axola haien olatuak; gure tanta da kontua.
Gure hondartzako tanta gorria da kontua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina